Hasiera

Herritarrak protagonista: gu egile, gu eragile

Mila kolore

Aitona Peru: Garai batean, jende asko Euskal Herritik kanpora lan bila joan zen: batzuk artzain, bakarren bat pilotari, arrantzale… Baina Historia oso gorabeheratsua da eta gero hemen sortu zen lana, langileak hemen behar izan ziren, bertako lantegietan, eta herria erabat aldatu zen. Makina bat jende Galiziatik, Extremaduratik, Andaluziatik etorri zen. Azken hamar urtean ere, antzeko egoera bizi izan dugu, baina oraingoan jendea askoz urrutiagotik etorri zaigu, eta atzerritarrek beren hizkuntzak ekarri dizkigute!

Kattalin: Aitona, zuk zeuk baduzu Ternua aldean, Ipar Amerikan lagun bat, ezta?

Aitona Peru: Bai horixe! Haundie esaten genion, imajinatuko duzuenez, txiki-txikia zelako. Ternua inguruan arrantzale ibili zen, bakailaotan, lehen euskaldunak baleetan ibilitako itsas aldean. Hangoak dira inuit-ak, eta hangoa da berak noizbait aipatu zidan esaera hau: «Lehenaldia historia da, eta misterioa etorkizuna, baina orainaldia oparia da». Ez zaio arrazoirik falta, eta beharbada horixe dagokigu guri, zuei bereziki: orainaldia opari eder eta preziatu bat bezala, txukun, tajuz, errespetuz erabiltzea!

audio entzun

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli