Kattalin bere lagun berriekin —Zaina, Gotzon, Katia— aitona-amonen baserrira igo da. Ordizia hobeto ezagutzearren, Kattalinek mendi aldeko ikusmira ezagutarazi nahi die.
Amona Ageda: Kaixo, kaixo, launok!
Aitona Peru: Ongi etorri! Ze berri, Kattalingorri?
Amona Ageda: Gaur ezingo dezue ‘Zarrak berri’ esan, ezta? Ta, zure lagun hoik zein ta zein die ba?
Kattalin: Kaixo! Hauek Zaina, Gotzon eta Katia dira, gure artean bizi dira orain. Gotzon Bizkaitik etorri da, Katia Errumaniatik, eta Zaina Marokotik.
Aitona Peru: Afrikarra, hortaz! Nik soldauska hantxe ein nun ba.
Zaina: Bai!? Etzazu esan! Labas?
Aitona Peru: Bejair, alhamdulillah. Zenbakik e oaindio gogon dauzket: wahad, itnin, talata…
Zaina: Harrapazazu, zuek esaten dezuen modun. Ze txikie dan mundue.
Amonak sukaldera pasarazi ditu. Mahaira eseri dira denak eta amonak mokadutxoa eskaini die, baina Kattalinek idea hobea proposatu dio amonari: kanpora atera eta haiek ekarritako jakiekin piknika egitea.
Amona Ageda: Nere lamiatxoari afari-merienda alkarren platerekin eitea buruatu zaio. Guk mamie prest daukeu, ta gaztaie, eder askoa.
Katia: Ordiziarroi aza esaten dizuetenez, nik aza hostokin bildutako haragie ekarri det, sarmalea.
Gotzon: Ba nik pamitxea ekarri dot. Txoixoa ekarri gure neban, txitxiburduntzia eiteko, baie uste dot musulmanak ez dabela jaten.
Zaina: Arrazoi dezu, Gotzon. Guk txerrikia ezin jan. Nik pastak karri ditut, sesamoz egindako galletak.
Aitona Peru: Baño tea re ein beharko diuzu, ala?
Arrats giro ederra dago. Baserri ondoko zelai batean mantela zabaldu eta gainean eseri dira denak, afari-meriendaren bueltan, kontu-kontari.
Aitona Peru: Aizu, Zaina, ataidazu hirugarren basoerdia!
Amona Ageda: Jesus, Marie ta Koxme! Itoko haiz gizona!…
Kattalin: Horra, Mari, zerua zeharkatuz!
Gotzon: Gurean, Anbotoko damea esaten jako! Handik etorri ei da, Aralar aldera joateko edo.
Kattalin: Attona, kontatuko al diguzu ipuie?
Aitona Peru: Kontauko ez det pa! Ta geo Lapurren leizea, Ataun alden kontatzen da ta Ali Baba ta berrogei lapurrak ematen do. Zuekin kontu zarrak salbauta dare, gero!
Gotzon: Ipuinen amaieran, guk zera esaten dogu: Egie ala gezurre, begi bien artean sudurre!
entzun© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta