Aitonarekin Mariaratsaldea ezagutu eta gero, beste batean ere hurbildu nintzen bertara. Bixkor txakurrarekin eta artaldearekin. Artaldea bazkatzen lasai arraio zegoela ikusita, erreka aldera jo nuen. Eta nire atzetik Bixkor, eta… Gogoratzen al zarete Mari jainkosarengana eraman ninduen ardi galduaz? Gogoan al duzue jarri nion izena? Primeran! Bai, asmatu duzue! Bada Bertangoxo ere gurekin etorri zen.
Ni Bixkorrekin eseri nintzen batean, ardia Mariarats errekara hurreratu, eta hizketan sumatu nuen… Zerbait entzungo bagenuen, isilka-misilka hurbildu behar izan nuen —amona Agedak jakinluzea eta kuriosea esaten dit—. Eta, hara non, ardia amuarrain batekin ari zela konturatu nintzen!
—Pozik nago, oso pozik. Berriro ere Oriako uretan egin ahal izango dut igeri! —ari zen arraina—. Orain dela urte asko Mariaratseko urlaster garbi hauetan babestu behar izan nuen, eta ezin uka bertan goxo egoten dela, baina ibai zabal batean igeri egitea bezalakorik ez dago, nahi adina lekurekin! Zigor handia izan da urtetako zikinkeria eta ezin bizia. Banuen gogoa lasai arraio eta sigi-saga ibiltzeko.
—Arrazoi duzu. Murumendi aldetik beeegiratuta, Oriako ura erabat kutsatuta ikusten zen: batean kafesne kolorearekin, beeestean gorria, plastikoak, trasteak… Baina kontuz ibili beeeharko duzu. Garbitasunarekin etorri diren lertxunak edo ubarroiak edo bisoiak zu irensteko irrikaz egongo dira.
—Badakit horiei ziria sartzen eta ixkin egiten! A ze gogoa dudan berriro ere nire betiko paisaia ikusteko. —Aldaketarako prest egon beeeharko duzu ba: errotarik ez, baratze gutxiago eta lantegi gehiago topatuko duzu; eta presak, eta askoz ere etxe gehiago bazterretan, zerurainoko etxeak. Trenbideko zubiak beeetiko lekuan jarraitzen du, baina Buztuntza auzoan zubi beeerri batek harrituko zaitu… Ordizia oso desbeeerdin ikusiko duzu. Baina Oriak Orioraino joaten jarraitzen du, gero! Itsasoraino…
—Lamia bat! —oihukatu zuen amuarrainak nire aldera begira, eta zulo batean ezkutatu zen. Eta ardiak niregana begiratu zuen, eta nik atzera begiratu nuen. Baina ni nintzen, sobra ere, amuarrainak ikusitako lamia—amona Agedak ere nere lamiatxoa esaten dit…
—Goazen, Bertangoxo —agindu nion ardiari ogi pusketa bat erakustearekin batera—. Aitona-amonak zain izango ditugu.
entzun
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta